1000aukera Bergara aurrera doa eta jadanik Bergara aldeko aldizkari batzuetan agertu gara, honen islada Goienak guri buruz idatzitakoa izanik. Gero eta denbora gutxiago falta da ekainaren 18rako kotxeak gustoko badituzu badakizu, 1000aukera!!

Bigarren eskuko ibilgailuen azoka egingo dute ekainaren 18an Seminarioan

2011-05-26 14:59:32 Asier Alkorta

1000 Aukera taldeak antolatuta, bigarren eskuko ibilgailuen azoka egingo da ekainaren 18an Seminarioan. Azoka hau egiten duten bigarren aldia da. Lehenengoa Durangon egin zuten eta arrakasta handia eduki zuenez, berriro egitea pentsatu du taldeak. Egunean bertan, azoka 10:00etatik 20:00ak arte egongo da zabalik.”